XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Loisel jaun-andreek beste lepoko bat erosten dute.

Astebete pasatzen da eta lepokoa aurkitzeko esperantza guztiz galtzen dute.

Biak oso kezkatuta daude.

Orain bost urte zaharragoak dirudite.

Azkenean senarrak emazteari beste lepoko bat erosi beharko dutela esaten dio.

Hurrengo egunean kutxatila hartu eta alde guztietatik begiratzen dute ea inondik izenik agertzen den.

Horrela kutxatila non dagoen erosita jakin ahalko dute.

Azpikaldean saltzaile baten izena ikusten dute eta segituan haren dendara doaz.

- Asko sentitzen dut, jaun-andreok esaten die saltzaileak, kutxatila denda honetan erosita dago, baina nik ez dut inoiz halako lepokorik saldu.

Handik irten ondoren, dendaz denda doaz ea inon lagunarena bezalako lepokorik aurkitzen duten.

Hara eta hona dabiltza eta azkenean Palais Royaleko denda batean galdutakoa bezalako bat aurkitzen dute.

Berrogei mila libera balio ditu, baina saltzaileak hogeitamasei mila liberatan saldu ahal diela esaten die.